Euskal Herriaren formakuntza Aro Berrian zehar (Kultura eta Gizartea, XV-XIX. mendeak)

>>Euskal Herriaren formakuntza Aro Berrian zehar (Kultura eta Gizartea, XV-XIX. mendeak)
Cargando Eventos
Este evento ha pasado.

Euskal Herriaren formakuntza Aro Berrian zehar (Kultura eta Gizartea, XV-XIX. mendeak)

Noiz sortu ziren euskal izatearen funtsezko elementu definitzaileak? Zein modutan pasatu zen tokian-tokiko komunitate multzo bat kultura amankomun bat partekatzera? Zein funtzio bete zuen prozesu honetan euskarak? Ikastaro hau galdera hauek (eta beste asko) erantzutera bideratzen da, aro garaikidearen aurretiko euskal izate eta kulturaren oinarrizko ezaugarrien analisiaren bidez. Ikuspegi pluridisziplinar batetik abiatuta Euskal Herria osatuko zuten lurraldeen historia azaltzen da, hurbilketa kulturala, politikoa, ekonomikoa eta linguistikoa uztartuz. Gaiaren gaineko aurkikuntza eta garapen historiografiko berrienak aurkezten dira, ikasleei gaur egunera arteko ezagutzen sintesi bat eskeintzeko asmotan.

https://extension.uned.es/actividad/idactividad/28067