45 urte baino gehiagokoentzako sarrera

>45 urte baino gehiagokoentzako sarrera
45 urte baino gehiagokoentzako sarrera2018-06-22T12:07:56+02:00

25 urtez gorakoen UNEDen deialdiko proba gaindituz unibertsitatera sartu ahal izango dira, proba egiten den urte berean 25 urte baino gehiago dutenak zein abenduaren 31a baino lehenago betetzen dutenak. Beti ere, sarrera ematen dieten beste titulurik ez badute ( USP-selektibitatea, lanbide heziketa, diplomatura, lizentziatura, etab.)

45 urtez gorakoentzako sarbide proba gainditzeko bi bidedaude:

  • 45 urtez gorakoentzako sarbide ikastaroan matrikulatzea
  • 45 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena ematea

Urte bereko ikastaroan bateraezinak izango dira bi aukera horiek: hau da, 2013-2014 ikasturtean Sarbide Ikastaroan matrikulatzen denak ezin lezake ikasturte berean probalibrean izena eman.

Ezberdintasunak 45 urtez gorakoentzako sarbide ikastaroa eta 45 urtez gorakoentzako sarbide probalibrearen artean:

Proba egiteko orduan
45 urtez gorakoentzako sarbide proban matrikulatu direnek laguntza akademiko jasotzeaz gain, probaren ariketak gainditzera bideratutako ebaluazio sistemak izango dituzte (aurrez aurreko tutoretzak UNEDeko Ikastetxe Elkartuetan, aholkuak eskatzeko aukeragune nagusiko irakasleriari)

45 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena emandako ikasleek sarbide probako ariketak egiteko eskubidea izango dute.

Ikasturte akademikoko deialdiak
45 urtez gorakoentzako sarbide proban matrikulatu diren ikasleek ikasturteko bi azterketa-aldi izango dituzte proba gainditzeko: maiatza eta ekainean egiten diren ohiko azterketak eta iraileko ez-ohikoak.

Behin sarbide proba gaindituz, hautagaiak jarraian diren deialdietan aurkeztu ahal izango dira beren kalifikazioa hobetzeko. Kalifikazioa hobea bada deialdi berri horretakoa gorde egingo da.

45 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena emandako ikasleek azterketa-aldibakarra izango dute, maiatza-ekainean.