Urriaren 22ra arte matrikula zaitezke UNEDeko Urrutiko Hizkuntzen Unibertsitate Zentroan (CUID). Guztira 16 hizkuntza daude eskuragarri on line formatuan eta/edo formatu erdipresentzialean, 6 mailaraino, A1 eta C2 mailen artean. Matrikula zaitez UNEDeko CUIDen eta eskura itzazu hizkuntzetako ezagutzak, ate profesionalak irekiko dizkizutenak eta munduan zehar egiten dituzun bidaietan moldatzen lagunduko dizutenak.
UNEDeko CUIDen eskaintzen diren 16 hizkuntzak honako hauek dira: katalan-valentziera, euskara, galegoa, alemana, espainiera, frantsesa, ingelesa (bi Amerikak eta Ozeania), italiera, nederlandera, portugesa eta errusiera; arabiera (Ekialde Ertainekoa eta Afrika iparraldekoa; eta txinatarra eta japoniera, Asiakoa. Gainera, esperantoa, bokazio unibertsala duena, eta Espainiako zeinu-mintzaira, gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat.
UNEDek Gasteizen duen zentro elkartuak hizkuntza eta maila hauek eskaintzen ditu:
– Ingelesa: A1, A2, B1, B2, C1, C2
– Euskara: A1, A2, B1, B2 Boga metodoa
– Frantsesa: A1, A2, B1, B2
Hizkuntza-ikastaroak on-line egin daitezke, modu esklusiboan edo erdipresentzialean (tutoretzen bidez zentroan), baldin eta gauden osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu. Ebaluazio-sistemak ahozko zati bat eta idatzizko zati bat ditu.
Cuidek hizkuntza-ikastaroak eskaintzen ditu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEKB) jarraibideen arabera. Gainera, ziurtagiri propioa eta doakoa ematen du ikaslea matrikulatu den hizkuntza-maila bakoitzeko. UNEDen ikasketa arautuetarako kredituen aintzatespena du.
Cuiden oinarrizko mailako (A2) eta tarteko mailako (B1) diplomei esker, dagokion hizkuntzan sar daiteke hizkuntza-eskola ofizialetako tarteko mailako eta maila aurreratuko irakaskuntzetara.
UNEDen Gasteizko Ikastetxe Elkartuan ematen diren ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.
Iruzkina idaztea