Euskara klaseak Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartuan. Klase semipresentzialak azarotik maiatzera
Vitoria-Gasteizko CUIDetik (Centro Universitarío de Idiomas a Distancia) UHUNko Ikastetxe Elkartutik aukera ezin hobea eskaintzen dugu Euskara modu semipresentzialean ikasteko Europako Hizkuntzetarako Erreferentzia Marko Bateratuaren mailen arabera: A1, A2, B1 eta B2 (Boga Metodoa).
Aurrez-aurreko klaseak 2 ordutakoak izaten dira arratsaldez. Egutegia hementxe sakatuta ikus dezakezu
Gainontzekoa online plataformatik egin ahal izango duzu, gure ordenagailu gelatik edo zauden tokitik.
Gomendagarria da, edozein hizkuntzako lehenengo mailan matrikulatu beharrean UHUNko orrian aurkituko duten Mailaketa Proba egitea. Ateratzen duzun puntuazioa orientagarria izango da, zure ezagutzekin bat, zein mailatan izena eman dezakezun jakiteko.