25 urte baino gehiagokoentzako sarrera

>25 urte baino gehiagokoentzako sarrera
25 urte baino gehiagokoentzako sarrera2018-06-22T12:02:45+02:00

25 urtez gorakoen UNEDen deialdiko proba gaindituz unibertsitatera sartu ahal izango dira, proba egiten den urte berean 25 urte baino gehiago dutenak zein abenduaren 31a baino lehenago betetzen dutenak. Beti ere, sarrera ematen dieten beste titulurik ez badute ( USP-selektibitatea, lanbide heziketa, diplomatura,lizentziatura, etab.).

25 urtez gorakoentzako sarbide proba gainditzeko bi bidedaude:

  • 25 urtez gorakoentzako sarbide ikastaroan matrikulatzea
  • 25 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena ematea

Urte bereko ikastaroan bateraezinak izango dira bi aukera horiek: hau da, 2012-2013 ikasturtean Sarbide Ikastaroan matrikulatzen denak ezin lezake ikasturte berean probalibrean izena eman.

Ezberdintasunak 25 urtez gorakoentzako sarbide ikastaroaeta 25 urtez gorakoentzako sarbide proba librearen artean:

Proba egiteko orduan
25 urtez gorakoentzako sarbide proban matrikulatu direnak laguntza akademikoa jasotzeaz gain, probaren ariketak gainditzera bideratutako ebaluazio sistemak izango dituzte (aurrez aurreko tutoretzak UNEDeko Ikastetxe Elkartuetan, aholkuak eskatzeko aukeragune nagusiko irakasleriari)

25 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena emandako ikasleek sarbide probako ariketak egiteko eskubidea izango dute.

Ikasturte akademikoko deialdiak
25 urtez gorakoentzako sarbide proban matrikulatu diren ikasleek ikasturteko bi azterketa-aldi izango dituzte proba gainditzeko: maiatza eta ekainean egiten diren ohiko azterketak eta iraileko ez-ohikoak.

25 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena emandako ikasleek azterketa-aldibakarra izango dute, maiatza-ekainean.

Notak gorde egiten dira?
25 urtez gorako Sarbide Ikastaroan matrikulatutakoek beren kalifiazioa osatu ahal izango dute jarraian diren hiru ikasturte akademikoetan: beti ere, nota batazbestekoa faseren batean gutxienez bostekoa izan bada. Ez da izango beharrezkoa gainditutako gaien azterketak egitea.

Behin sarbide proba gaindituz, hautagaiak jarrain diren deialdietan aurkeztu ahal izango dira beren kalifikazioa hobetzeko. Kalifikazioa hobea bada deialdi berri horretakoa gorde egingo da.

25 urtez gorakoentzako sarbide proba librean izena emandako ikasleek atal bakarra gaindituta, ez zaie notarik gordeko, eta, beraz, ezin izango dute UNEDen parte hartu hurrengo ikasturtean.