UHUN Graduondoak

UHUN Graduondoak2018-07-17T19:07:40+02:00
Zer da etengabeko prestakuntza?
Etengabeko prestakuntza hezkuntza prozesu jarrai bat da unibertsitate ikasketen barruan bere baitan hatzen duena unibertsitate esparruan bizitza osoan zehar egiten den hezkuntza jarduera osoa. Bere xedea ezagutzak, gaitasunak eta ahalmenak eguneratzea eta hobetzea izango da.
Nola antolatzen dira ikasketak etengabeko prestakuntzan ?
Etengabeko Prestakuntzaren ikastaroan UHUN-ren bitartez edo erakunde edo enpresa, publiko edo pribatuekin egindako lankidetza bidez antolatzen dira.
Nola egituratzen da etengabeko formakuntza?
UHUN-en Etengabeko Formakuntza bi esparru handitan banatzen da, Postgradoko Programak eta Garapen Pertsonal eta Profesionaleko Programak, hurrengo era honetara banatuak:

Postgrado Programa

Programa hau unibertsitate tituludunentzat, ezagutzak zabaldu nahi dutenentzat edo esparru batean espezializatu nahi dutenentzat da.

UHUNko Postgrado Programa hau eginda lor daitezkeen akreditazioak hauek dira:

  • Unibertsitate Aditu Diploma
  • Espezializazio Diploma
  • Master Titulua
  • Irakasle Prestakuntza Ziurtagiria

Garapen Profesional eta Pertsonaleko Programa

Bi ziurtagiri eskaintzen duen Programa dugu. Honakoa gauzatzeko ez da beharrezkoa titulu unibertsitarioa.

UHUNko Garapen Pertsonal eta Profesionaleko Programaren bitartez lor daitezkeen akreditazioak honakoak dira:

  • Ikasketa irekiko ziurtagiria
  • Aditu Profesional Diploma

Postgrado Programa Moduluzko Egituradun Garapen Profesionala

Modulu ezberdinetan antolatutako ikastaroak dira, baina batera hurrengo tituluak lortzeko bide bat gauzatzen dute

  • Aditu Profesionala
  • Unibertsitate Aditu Diploma
  • Espezializazio Diploma
  • Master Titulua

Ikastaro hauen ECTS kredituak unibertsitate ikasketen %15 aitortu ahal dute

Zer desberdintasun dago Master Titulu, Espezialista eta Adituren artean
Lortu nahi den materiaren ezagutzaren espezializazio eta eguneratzean dago desberdintasuna Master Titulu bategandik. Zenbat eta kreditu gehiago, sakontasun eta kategoria handiagoa lortu nahi den Tituluan.
Zer desberdintasun dago Titulu ofizial eta Titulu Propioen artean?
Titulu ofizialak onartuak daude estadu osoan, bere eragin akademikoak osoak dira, eta lanerako bide ematen dute, indarrean dagoen arauuaren arabera

Titulu Propioak Unibertsitateek era autonomo batean bana ditzaketen ikasketak dira, ez dituzte eragin akademiko osoak ezta lanerako ere titulu ofizialak bezala.

Nahi izanez gero, UHUN-k ematen dituen Titulu Ofizialen aitorpena begira ditzakezu, Etengabeko Formakuntzetan eskola edo fakultateek eskaintzen duten loturetan.

Etengabeko Formakuntzan egindako ikastaro eta programak edozeini ezagutzak eta garapena handitzeko dago zuzendua eta egiten den ikastaroan sustapena handitzeko.