

Euskadiko Museoak
28 Urria, 2021 6:00 pm - 23 December, 2021 8:00 pm
Ikastaro honen bidez Euskadiko museo garrantzitsuenak zehatz-mehatz ezagutuko ditugu.
Horien historian sartuko gara eraikinen eraikuntza, eraberritze eta handitze lanen bidez, horietako batzuk gorabehera handikoak baitira. Era berean, haien bildumak xeheki aztertuko ditugu: nola eratu ziren bildumak, nola eskuratu eta nola iritsi diren museora, baita beraietako irudi esanguratsuenak ere. Orobat, aldi baterako erakusketa garrantzitsuenak aztertuko ditugu, bai eta, horiei dagokienez, museo bakoitzaren ildoa eta programazioa ere.
Azkenik, museo horiek Euskadiko museoen testuinguruan kokatuko ditugu, kontuan izanik horien garrantzia, bisitariak eta sustapena.
Edukiera mugatua aurrez aurreko modalitatean: 30 ikasle
Lekua eta datak
2021eko urriaren 28tik abenduaren 23ra
18:00etatik 20:00etara.
Irakasguneak: 1101
Lekua:
UNED Bizkaia
Orduak
Eskola-orduak: 20
Kredituak
ECTS kreditu bat (izapidetzen ari).
Online edo aurrez aurre
Aurrez aurre edo online, zuzenean edo geroratuan, jarraitzea aukera dezakezu.
Egitaraua
urriak 28, osteguna
18:00-20:00 ARTIUM MUSEOA, EUSKAL HERRIKO ARTE GARAIKIDEAREN MUSEOA
Arte eta kultura garaikideari eskainitako museoa da. XX. eta XXI. mendeetako euskal eta espainiar artearen bilduma garrantzitsua du. José Luis Catón arkitekto gasteiztarrak egindako eraikin berezia du kokaleku, eta horren hiru laurdenak kalearen azpian daude. Museoa 2002ko apirilaren 26an inauguratu zen.
azaroak 4, osteguna
18:00-20:00 ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOA
Arabako Arte Ederren Museoak, 1942an inauguratu zenetik, eraldaketa ugari izan ditu, bai osatzen duten eraikinei dagokienez, bai hartu dituen bildumei dagokienez, harik eta gaur egun XVIII. mendetik XX. mendera bitarteko espainiar arteari eta, modu espezializatuagoan, 1850-1950 aldiko euskal arteari eskainitako museoan zehaztu den.
azaroak 11, osteguna
18:00-20:00 BIBAT MUSEOA. ARKEOLOGIA ETA FOURNIER KARTA MUSEOA
Gasteizko Erdi Aroko almendraren bihotzean, BIBAT izeneko museo-multzoa bat dago. Arkeologia Museoa: XIX. mendearen amaieratik Araban egindako ikerlan arkeologiko guztietako materialak biltzen ditu. Bertan, historiaurretik Erdi Arora bitarteko kronologia duten aurkikuntzak ikus daitezke. Fournier Karta Museoa: jauregi errenazentista honek Fournier Karta bilduma hartzen du. Esan daiteke, seguruenik, munduko karta-bildumarik onena dela.
azaroak 18, osteguna
18:00-20:00 BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
Egungo museoaren jatorria lehengo bi erakundetara jo behar: 1908an sortu eta 1914an ateak ireki zituen lehen Arte Ederren Museoa eta 1924an inauguratu zen Arte Modernoaren Museoa. 1945ean elkartu ziren bi erakundeak eta beren baitako bildumak, eta urte horretan eraiki zen eraikuntza zaharra. 1970ean eraikin modernoa gehitu zitzaion, eta 2001ean eraberritze garrantzitsu batek egungo itxura eman zion museoari. Gaur egun, Norman Foster arkitektoaren eskuetan dago museoa handitzeko proiektua. Bilboko Arte Ederren Museoko bildumak arte zahar, moderno eta garaikidearen adibide nabarmenak gordetzen ditu, eta interes berezia dute Espainiako eta Flandesko eskoletako pinturak eta euskal artisten presentzia oparoak.
azaroak 25, osteguna
18:00-20:00 GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao arte moderno eta garaikideko museorik garrantzitsuenetako bat da nazioarteko panoraman, eta, aldi berean, Euskadiko erakargune turistiko nagusia. Museoa hartzen duen eraikin bikaina Frank Gehry arkitekto iparramerikarrak diseinatu zuen: forma organikodun eskultura handi bat sortu zuen material bereziak erabiliz, hala nola kareharria, beira eta kanpoko zati handi bat estaltzen duen titanio bereizgarria.
abenduak 2, osteguna
18:00-20:00 BILBOKO EUSKAL MUSEOA
Hiribilduko alde zaharrean, Joan Santuen elizaren ondoan kokatua. San Andres Jesuiten ikastetxearen eraikin zaharra (1604) eta lehengo Miserikordia Etxea hartzen ditu Euskal Museoak. Eraikinaren berezko balioari, klaustroa etxearen ardatz artikulatzaile duela, erantsi behar zaio erakunde honek gordetzen dituen bildumen aberastasuna, Bizkaiko orubearen aztarna urrunenetatik hasi eta gure herriko bizimodu tradizionalen lekukotasunetaraino. Hainbat areto bisita daitezke bertan: historiaurrea, itsasoa eta arrantza, artzaintza-kultura, lanbide eta artisautza tradizionalak edo zeramika eta ehunak. Erakusketaren osagarri, Bizkaiko maketa ikusgarria eta herri altzarigintza zein jasoaren pieza bikainak aurkituko ditugu museo osoan zehar barreiaturik.
abenduak 9, osteguna
18:00-20:00 CHILLIDA LEKU
Chillida-Leku Museoak lorategi eta baso espazio handia eta birmoldaturiko baserri bat (Zabalaga) hartzen ditu. Eduardo Chillida Juantegui eskultoreak obra ugari kokatu zituen museo honetan, bere lanaren erakuskari. Hernani inguruan dago..
abenduak 16, osteguna
18:00-20:00 CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA
Cristóbal Balenciaga moda diseinatzailearen oroitzapena aztertu eta bizirik mantentzeko erakunde publikoa da Balenciaga museoa. Getarian, haren jaioterrian dago eta 2011ko ekainean inauguratu zen. Artistak diseinaturiko 1.200 jantzi eta osagarri baino gehiagoko fondoa du. Bildumaren zati handi bat dohaintza eta maileguei esker bildu ahal izan da.
azaroak 23, osteguna
18:00-20:00 SAN TELMO MUSEOA
Donostiako Parte Zaharrean dago. 2011 urtean berriro ireki zuten, berrikuntza sakon baten ondoren. XVI. mendeko domingotar komentu zaharra zaharberritu eta arkitektura garaikideko eta abangoardiako eraikin batekin zabaldu ondoren, San Telmo Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo bihurtu da.
Bertaratzea
Jarduera honetan ikasleak aurrez aurre parte hartzeko aukera du edo online, zuzenean edo geroratuan, jarrai dezake, ikastetxera joan beharrik gabe.
Izen-ematea
Edukiera mugatua “aurrez aurreko modalitatean”. Mesedez, matrikula egiterakoan adieraz ezazu jarduera jarraitu behar duzun modalitatea.
Aurrez aurreko modalitatean, saioen % 85era joatea eskatzen da ziurtagiria lortzeko.
Online modalitatean, autoebaluazioko galdetegi bati erantzun beharko zaio.
Kontuan hartu beharrekoa: egiaztagiriak egiterakoan matrikula-eskaeran adierazitako datuak erabiltzen dira; ziurta ezazu zuzenak direla eta osorik daudela.
Ohiko Matrikula | |
Prezioa | Doakoa |
Zuzendaria
Fernando Bartolomé García
UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea eta Bizkaiko UNEDeko irakasle tutorea
Txostengilea
Arantxa Pereda Angulo
Artearen Historian lizentziatua. Museoetako kultura-kudeatzailea eta bitartekaria.
Hartzaileak
Interesa duen edozein pertsona
Eskatutako titulazioa
Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar
Helburuak
Ikastaroaren helburu orokorra: modu atseginean Euskadiko museo sorta bat eta haietako bildumak ezagutzen hastea.
Metodologia
Ikastaroa bi orduko bederatzi klasetan egitekoa da. Txostengileak prestaturiko dokumentuen irakurketarekin osatuko da, guztira bi ordu gehiago.
Ebaluazio sistema
Online modalitatean kredituak lortzeko, ikastaro amaieran bidaliko den autoebaluazioko galdetegi bati erantzun beharko zaio.
Kolaboratzaileak
Antolatzailea
Babeslea

Garapen Jasangarrirako Helburuak
Jarduerak Garapen Jasangarrirako Helburu hauei eragiten die:
¡MATRICÚLATE AHORA!
Informazio gehiago
UNED Bizkaia
Ignacio Ellacuría Parkea, 3
48920 Portugalete Bizkaia
944936533 / info@portugalete.uned.es