Telelana Euskadin: digitalizazioaren eragina

>>Telelana Euskadin: digitalizazioaren eragina
Loading Ekitaldiak
Vitoria – Gasteiz Online edo aurrez aurre Ikastetxeetako ikastaroak

Euskadi ez da gizarte digitala ekarri duen eraldaketa prozesutik kanpo gelditu, eta benetako iraultza teknologikoa bizi izan du. Horrek lan jarduera gauzatzen zen testuinguru tradizionala moldatzera eraman du, bereziki Covid-19aren pandemiak eragin duen telelanaren hedapenaren ondorioz. Lan egiteko modu berri horren lan arrisku espezifikoek, orduak erregistratzeko sistemek dakarten lan jardueraren kontrolak, tresna informatikoen monitorizazioak edo langilearen geolokalizazioak gaurkotasun handiko arazoak planteatzen dituzte, hala nola deskonexio digitalerako eskubidea, datu digitalak babesteko eskubidea, intimitate eskubidea eta komunikazioen sekreturako eskubidea.

Jarduera honetan telelanak Euskadin izan duen bilakaera eta lanaren alorreko ondorioak aztertuko dira. Dinamika kasuistiko batetik abiaturik, hainbat gairi helduko diegu; alde batetik, telelanari dagozkion lan arrisku espezifikoak, OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) egindako gomendioak oinarri harturik; eta bestetik, telelanaren erregulazio berriak planteatzen dituen arazo nagusiak, hau da, lan harremanen esparruko intimitate eskubidearen eta komunikazioen sekretuaren babesarekin zerikusia dutenak, hartarako Euskadiko organo judizialek ezagutu dituzten kasu batzuk erreferentzia harturik.

Lekua eta datak
2021eko urriaren 21etik azaroaren 11ra
18:00etatik 20:30era.

Egutegia ikusi

Kredituak

Izapidetzen ari diren kredituak.

Ikusi jarduera gehiago

Online edo aurrez aurre

Aurrez aurre jarraitzea aukera dezakezu.

Ikusi jarduera gehiago

Egitaraua


1. Digitalizazioak Euskadiko lan jardueran duen eragina. Telelanaren bilakaera eta aurreikuspenak Euskadin.
2. Euskadiko arau esparrua. Telelanaren gorabeherak: telelanean aritzeko sarbidea, itzultzea eta aldatzea. Babes judiziala: gai substantiboak eta prozesalak.
3. Digitalizazioak datuen babesaren arloan dituen ondorioak. Orduak erregistratzeko eta kontrol biometrikoetako sistemak..
4. Telelanaren lan arriskuen prebentzioa eta prestazioen alorreko babesa. OSALAN (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak) egindako gomendioak. Deskonexio digitalerako eskubidea.
5. Laneko jazarpena gailu digitalen bidez.
6. Lan jardueraren kontrola eta intimitaterako eta komunikazioen sekreturako eskubidea.
7. Langilearen bideozaintza eta monitorizazioa.
8. Langilearen geolokalizazioa.
9. Langilearen eskura jarritako gailu digitaletara sartzea.
10. Langileen ospe digitala kontrol modu gisa.

Urriak 21, osteguna

18:00-20:30 1.Saioa

Ignacio Sánchez Morán Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Raúl Aztiria Sánchez Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Urriak 28, osteguna

18:00-20:30 2. saioa

Ignacio Sánchez Morán Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Raúl Aztiria Sánchez Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Azaroak 4, osteguna

18:00-20:30 3. saioa

Ignacio Sánchez Morán Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Raúl Aztiria Sánchez Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Azaroak 11, osteguna

18:00-20:30 4. Saioa

Ignacio Sánchez Morán Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Raúl Aztiria Sánchez Gasteizko Lan Arloko Magistratua

Bertaratzea

Jarduera honek bertaratu eta aurrez aurre parte hartzeko bide ematen dio ikasleari.

Izen-ematea

  Ohiko Matrikula
Online zuzenean Doakoa
Aurrez aurrekoa UNED Vitoria-Gasteiz Doakoa

Online matrikula


Zuzendaria


Ignacio Sánchez Morán

Gasteizko Lan Arloko magistratua. Gasteizko UNEDeko Ikastetxe Elkartuko irakasle-tutorea

Txostengileak


Raúl Aztiria Sánchez

Gasteizko Lan Arloko magistratua.

Ignacio Sánchez Morán

Gasteizko Lan Arloko magistratua

Hartzaileak


Zuzenbideko Graduko ikasleak.

Administrazioko Zientzia Juridikoetako ikasleak.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleak.

Zientzia Politiko eta Administrazioko ikasleak.

Abokatuak eta Graduatu Sozialak.

Helburuak


Telelanaren inplikazioak eta Euskadin emandako erantzuna ezagutzea eta aztertzea, ondoko alderdioi dagokienez: digitalizazioak lan harremanetan duen eragina, langilearen intimitatearen babesa, deskonexio digitalerako eskubidea eta azken horiek eta enpresek lan jarduera eta diziplina kontrolatzeko duten ahalmena bateragarri egitea.

Metodologia


Euskadin telelanak planteatzen dituen gai nagusiei heltzea da helburua, baita esparru arautzaile berriari eta digitalizazioak lan harremanetan duen eraginari ere. Orientazio gisa, OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) egindako gomendioak eta organo judizialek Euskadin ezagutu dituzten kasu batzuk erabiliko dira, proposaturiko gaiei buruzko parte hartze aktiboa eta eztabaida sustatuz.

10 orduko ikastaroa, bi ordu eta erdiko bloketan, Gasteizko UNEDeko Ikastetxe Elkartuan bertan (edukiera mugatua) edota plataforma birtualaren bidez egitekoa.

Kolaboratzaileak


Antolatzailea

Centro Asociado a la UNED en Vitoria-Gasteiz
Centro Asociado UNED Bizkaia
Centro Asociado UNED Bergara

Babeslea

Gobierno Vasco

ONLINE MATRIKULA