Historia laburra

>Historia laburra
Historia laburra2023-05-29T11:34:05+02:00

Vitoria-Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartuko Historia

Exterior del edificio de la UNED VItoria
1974
Vitoria-Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartua Arabako Foru Aldundia eta UNEDen hitzarmenaren babesean jaio zen, hain zuzen ere 1974ko azaroaren 21ean. UNED, aurrez aurreko lehen ez Unibertsitatea, Urrutiko Unibertsitatea deiturikoa, 1972an sortu zen . Orduan Arabako Campus Unibertsitatean zegoen eskaintza urriari erantzun egoki bat emateko sortu zen Ikastetxe Elkartu hau, eta , argi dago, Euskal Herriko aitzindarietako bat izan zela.
1975
1975eko urtarrilaren 15eko Ministerioko Ordenak (B.O.E 1975eko martxoaren 7) Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartua sortu zuen ofizialki.
1982
Aipatu hitzarmena eguneratu eta luzatu egiten da 1982ko irailaren 23an, eta berri bat sinatzen da, “ UNED eta Patronatua osatzen duten Erakundeen artean, Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala eta Araba eta Vitoriako Aurrezki Kutxak.
1990
1990ko martxoaren 2an, sinatzen da“Jarduera Praktikoen Hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatea eta Vitoria-Gasteizko UNED Ikastetxe Elkartuaren artean”.
2000
2000 urtean, Ikastetxearen Hogeita bost Urteurrena ospatzen da, data egokia urtez urteko memoriak jasotzeko. Hori dela eta, Urteurren Liburua argitaratzen da. Liburu horretan, Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartuko bizitza gogora ekarriko duten UNEDko lagunen kolaborazioak aurkituko ditugu.
2003
Bere nortasun juridikoa duen Partzuergo baten eraketa sinatzen da, horrek hitzarmenaren kudeaketaren ardura izango du. Sortutako erakunde publikoa “Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartu” Unibertsitate Partzuergo izenez ezagutuko da.
2009/2010
Europako goi mailako hezkuntza eremuaren ezarrerak (EEES, gaztelaniaz) Espainiako unibertsitate sistemaren egitura itxuraldatu du. Horrenbestez, unibertsitate ikasketak hiru maila ezberdinetan gauzatzen dira: Gradu, Master eta Doktoretza. Tituluak ere, hurrenez hurren, horiek izango direlarik.

Gaur egun, betiko ildotik, UNEDek eskainitako Gradu, Karrera eta Unibertsitate Ikasketak ikastetxean ematen dira, hurrengo mailatan: Lizentziaturak, Goi Ingeniaritza, Ingeniaritza Teknikoak eta Diplomaturak.

Horiei guztiei, hauek gehituko zaizkie: Masterrak, Graduondokoak, Doktoretzak, 25 eta 45 urtez gorako Ikastarorako Sarbidea eta Trebakuntza Ikastaro Iraunkorrak eta UNEDek eskainitako Titulu Propioak.

2013
Eusko Jaurlaritza sartzen da

2021

Gasteizko UNEDri lotutako Unibertsitate Zentroaren Partzuergoaren Estatutu berriak onartzea.

Gaiarekin lotutako agiriak