TANDBERG XP 95 izeneko bideokonferentzia ekipoa duIkastetxeak monitore, Tablet PC eta bideoproiektore bat horma pantailan zehar proiektatzen duena. Horri AVIP (nivel1) gela deituko zaio. Gela honen zereginetako bat Ikastetxea UNEDeko gune zentralarekin lotzea da, baita beste Ikastetxe Elkartuekin ere, bai ikasleentzat bai irakasleentzat izango da. Kurtsoak jaso, eman, ikasleek haien lanak defendatu etab. bideratu ahalko dira,beti ere, UNEDeko Gune Nagusiak eskatzen duenean, Madrilera bidaiak saiesteko.
Horrez gain, ordenagailu, Webcam, mikrofono bozgorailua oihartzunak kentzen dituena, arbel interaktiboa tiro laburreko bideoproiektorearen bidezko sistema duen Hiru gela ditu. Horiek AVIP (nivel1+) dute izena, guzti hori Plan Atecak babestuta (Hezkuntza Teknologia Arkitektura UNEDeko Ikastetxe Elkartuentzat), Europar Batasuneko FEDER fondoekin babestua. Gela hauei esker, klase interaktiboak jaso eta eman ahal dira, konferentziak Online, tutoretzak Online.
Horrela ikasleek aukera izango dute nork bere ordenagailu pertsonalarekin, sarrerako gakoa erabilita.
Azkenik, beste hiru gela daude baliabide hauekin: ordenagailu, mikrofono bozgorailua oihartzunak kentzeko pantaila digitala duena. Irakasle Tutoreek webkonferentziak eman ahal ditzaten, aipatu ATECA Planaren barnean.