UNEDeko Gasteizko Zentro Elkartuaren Liburutegiak 4 zerbitzu ditu:
– Bibliografia-funtsen mailegua eta kontsulta.
– Liburu elektronikoak
– Datu-baseetarako sarbidea
– Liburuen erreserba
Liburu elektronikoak
Formatu elektronikoko bolumen-funts zabala dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu liburutegian.
Vitoria-Gasteizeko UNED Zentro Elkartuaren ikasleek, hainbat datu, aldizkari eta liburu elektronikoren identifikazioa dute, orrialdearen bidez:
Orri honetan beste baliabideetarako sarbidea dago, hala nola bibliografia elektronikoa, bibliografia-aipamenak momentuan egitea, Dialnet, Refworks, …. Oso baliagarriak izan daitezke ikasleentzat, batez ere graduko azken ikasturteetako ikasleentzat eta master eta doktoregoko ikasleentzat.
Edozein zalantza UNEDeko zentro Elkartuaren Liburutegian kontsulta daiteke, Gasteizen.
Kontsultarako sarbidea
Liburutegira sar zaitezke mailegatu daitezkeen funtsak kontsultatzeko.
GARRANTZITSUA!
Aldatu egin da Gasteizko Liburutegiko Zentro Elkartuaren programa. Sarbide berria helbide honetatik da:
Sistema berria denez, edozein zalantza argitu ahal izango duzue Gasteizko Zentro Elkartuaren Liburutegian.
Programa honekin ez dira beharrezkoak erabiltzaile-gakoak eta PIN. UNEDeko erabiltzailearekin eta pasahitzarekin, maileguak, erreserbak … eskuratu daitezke.
Erreserbak
Liburutegian identifikatu behar da bere datuak, atalean azaldu den bezala: kontsultarako sarbidea
- Erreserbak egiteko, hobe da liburutegian bertan egitea. Hala ere, esteka honen bidez ere egin daitezke:
https://buscador.biblioteca.uned.es/primo-explore/account?vid=34UNED_VU1§ion=requests&lang=es_ES
- Bibliotekak ez du eskura dauden dokumentuen erreserbarik egiten apalategietan, mailegutik kanpo utzita edo erreserba eskatzen duen erabiltzaile berari eskainita.
- Erabiltzaile bakar batek gehienez ere 2 ale erreserbatu ahal izango ditu.
- Ezinbestekoa da NANaren eta posta elektronikoaren laukiak betetzea, materialaren erabilgarritasunaren abisua jasotzeko.
- Erreserbatutako dokumentuak jasotzeko gehienezko epea 5 egunekoa izango da, abisu-datatik aurrera.
Formulario honen erabilerari buruzko zalantzarik baduzu, bidali posta bat biblioteca @ gasteiz.uned.es helbidera.
Ordutegia:
Irakastegunak:
Astelehenetik ostegunera 09:00tik 13:30ra eta 16:30 19:30etara.
Ostiralean: 09:00tik 13:30ra
Eskolarik gabeko egunak:
Astelehenetik ostegunera 09:00tik 13:30ra eta 16:30tik 18:30ra.
Ostiralean 09:00tik 13:30ra.
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 09:00tik 13:30ra.
Maileguan eska daitezkeen liburuak
Graduko ikasleak, Sartzeko Ikastaroa eta CUID:
Mailegu kopurua, guztira 5 agiri, hauetatik:
- 3 bibliografia oinarrizkoa.
- Ikus-entzunezko 2.
Maileguen iraupena:
- Oinarrizko bibliografia, aste bat, berritu daiteke, gehienez 2 asteko epea osatu arte.
- Ikus-entzunezkoak, aste 1, ez berriztagarria.
Berritzeko eta erreserbak egiteko aukera:
- Oinarrizko bibliografia berritu egin daiteke behin, eta erreserbatu ere egin daiteke (gehienez 2 erreserba).
- Ikus-entzunezkoak (ez du onartzen berritzerik edo erreserbarik).
Master edo Doktorego ikaslea:
Mailegu kopurua, guztira 8 agiri, hauetatik:
- 3 bibliografia oinarrizkoa.
- 5 ikus-entzunezkoak.
Maileguen iraupena:
- Oinarrizko bibliografia, aste bat.
- Ikus-entzunezkoak, aste 1.
Berritzeko eta erreserbak egiteko aukera:
- Oinarrizko bibliografia behin berritu daiteke, eta baita erreserba ere (gehienez 2 erreserba, guztira).
- Ikus-entzunezkoak (ez da onartzen berritzerik edo erreserbarik).
Azken egunean berritu egin behar da mailegu, aparteko astea aukera ematen den egunetik zenbatzen hasita.